XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

pipita. iz.

1. (Albait.) Oiloek mihian izan ohi duten gaixotasuna; Tumore txiki bat izan ohi da.

Pipita duenean mihian, kukurusta histen zaiote.

2. (Bot.) Zenbait fruituren (adibidez sagarraren, udarearen edo laranjaren) hazi txikia.

3. (Miner.) Urre edo beste metal baten hazi-antzeko zatia, alubioietan agertzen dena.

pipontzi. iz. Tabakoa gordetzeko poltsa edo kaxa.

pipor. izond. Pertsona baxu eta lodikotea.

piporropilo. Ik. buñuelo.

pira. Ik. hira (2).

piragua. iz. 1. Untzi luze eta estua, gehienetan pieza bakar batez egina eta arraunez edo belaz dabilena.

2. (Kir.) Kayak untziari eman ohi zaion izena.

piraguismo. iz. (Kir.)

Untzian bertan euste-punturik ez duen arraunez eta kirolaria higiduraren norantzari begira dagoela higiaraziz egiten den kirol nautikoa.

Bi modalitate daude: kayak eta kanoa.

piraguista. iz. (Kir.)

Piraguako tripulazioko partaide dena; piraguismoan dabilen kirolaria.

piraina. iz. (Zool.)

Pygocentrus, Pygopristis eta Serrasalmo generoetako arrainen izen arrunta.

Amerika tropikaleko ibaietan bizi dira eta haragiz elikatzen dira.

piramidal. izond.

1. Piramide-forma duena.

iz./izond. (Anat.)

2. Karpoko lehen lerroko hirugarren hezurra.

3. Abdomenean, pelbisean eta sudurrean dauden hiru muskulu bikoitietako bakoitza.

piramide. iz.

1. Oinarritzat poligono bat eta alde triangeluarrak dituen poliedroa.

2. Delako poliedroaren forma duen objektu edo eraikina.

3. Oinarrian elementu asko eta gora joan ahala gero eta elementu gutxiago dituen multzo hierarkizatu baten irudikapen grafiko zein kontzeptuala.

Soldaten piramidea.

4. (Anat.) Beren formagatik izen hori hartzen duten zenbait anatomi eta histologi egitura.

5. (Art.) Zenbait kulturatan, piramide-edo piramide-antzeko forma duen monumentua.

Egiptoko piramindeak.

pirata. iz.

1. Piraterian diharduen pertsona.

izond. 2. (herr.) Legalitatetik at edo klandestinitatean egiten dena.

Irrati pirata.

Grabazio pirata.

pirateria. iz; Untzi baten edo bertako pertsonen edo gauzen kontra itsasoan eginiko erasoa, untzi bereko edo beste bateko tripulatzaileek edo pasaiariek egindakoa.

pirenaiko. Ik. piriniar.

piretiko. izond. (Med.) Sukarrari dagokiona.

piret(o). Grekotiko erroa (pyretos: sukarra).

Adib. piretologia, antipirenko.

piretologia. iz. (Med.)

Sukarra aztertzen duen patologiaren adarra.

pirexia. iz. (Med.) Sukarra.

pirheliometro. iz.

Lurrera edo atmosferara iristen diren erradiazioen, bereziki eguzki-erradiazioen, intentsitatea neurtzeko tresna.

piridina. iz. (Kim.)

1. Konposatu aromatiko heteroziklikoa ().

2. Delako konposatuaren deribatuen izen generikoa.

pirimidiko. izond. (Kim.) base pirimidiko. Pirimidinatik eratorritako hainbat molekula organiko nitrogenodunen izena.

Garrantzitsuenak nukleotidoen osagai diren timina, urazilo eta zitosina dira.

pirimidina. iz. (Biokim.) Konposatu aromatiko heteroziklikoa ().

piriniar. adj. Pirinioetakoa;

Pirinioei dagokiena.

pirita. iz. (Miner.)

Zenbait sulfuro metaliko natural eta bereziki burdinarena ().

Azken hau kubikoa da eta azido sulfurikoa lortzeko erabiltzen da eta, oxidatu ondoren, burdina lortzeko ere bai.

1 piro. iz.

1. Ahatearen eta antzararen kumeei ematen zaien izena.

Antzara-piro sortu berriak begiratu behar dira hotzetik.

2. Ik. ahate.

2 pir(o). Grekotiko erroa (pyr, pyros: sua).

Adib. piromano, piromantzia.

piroelektrizitate. iz. (Fis.)

Tenperatura-aldaketak eragiten duen elektrizitatea.

pirofilazio. iz. Antzina, Lurraren erdian zegoen ustezko suzko kobari ematen zitzaion izena.

piroforiko. izond. 1. Airean bapatean su hartzen duena.

2. Kolpatzen edo karraskatzen denean, txinparta sortzen duena.

pirogenazio. iz. (Kim.)

Substantzia bat asko berotuz lortzen den erreakzio kimikoa.

Harrikatzaren pirogenazioa.

pirogenesi. iz. (Fis.)

1. Beroa sortzea.

2. Substantzia bat beroaren eraginez lortzea.

pirogeno. izond. (Med.)

Sukarra sortarazten duen substantziaz esaten da.

1 pirograba(tu). du ad. Pirograbatuak egin.

2 pirograbatu. iz.

1. Tresna muturdun metaliko gori baten bidez larrua, zura, beira, etab. grabatzeko arte, teknika edo prozedura.

2. Delako teknikaren bidez lortutako lana.

piroklastiko. izond. (Geol.)

Sumendiek atmosferara jaurtitako material solteen metaketaz esaten da.

piroklasto. iz. (Geol.)

Kontsolidatutako material bolkanikozko zatia.

pirolisi. iz. (Kim.)

Substantzia bat beroaren bidez deskonposatzea.

piromania. iz.

Zenbait pertsona suteak eragitera bultzatzen dituen joera patologikoa.

piromano. iz; Piromania duen pertsona.

piromantzia. iz.

Suaren bidez etorkizuna iragartzeko metodoa; Suaren garren forma-aldaketak aztertzen dira, gero interpretatzeko.

pirometria. iz; Tenperatura altuen neurketa.

pirometro. iz.

Oso tenperatura altuak neurtzeko erabiltzen den tresna.

pirosi. iz. (Med.); Bihotzerrea.

piroskopio. iz. (Fis.)

Beroaren isladapen eta erradiazioa aztertzeko erabiltzen den termometro berezia.